2017-2018, Eskola egunez egun, LH 1.maila
1.maila: oilategira bisita
OILATEGIRA BISITAN
Leizuri(1.B) ren gurasoek konbidaturik beraien baserrira txangoan abiatu gara goizean eskolara etorri eta berehala.
Eguraldi onaz herria zeharkatu eta aldapari ekin diogu umore onez.
Hiru taldeak bata bestearen atzetik txiri-txiri, Leizuriren baserri ondora heldu eta aitak agurtu gaitu gora oilategirantz jarraitzeko.
Tartean behiei, kortan, ku-ku bat egin diegu bazkan zeudela. Belar fresko piloa aurrean zutela eskukadaka bota diegu eta behiak pozarren.
Oilategira hurbildu garenean taldeka sartu gara barrura. Lehendabizi, Leizurik bertan dagoen makinak etab zertarako diren azaldu digu eta honen ostean oilategira ematen duten bi ate zabaldu eta gertutik ikusi dugu oiloak, non dauden, nondik jan eta edaten duten baita arrautzak erruteko duten erdiko etxolatxoa.
Denok berriz kanpoan batu garenean oiloak askatu dituzte eta belardira ateratzen ikusi ditugu. Amaitzeko Leizuriren amaren inguruan borobil handi batean eseri gara eta arrautz berezi batzuk erakutsi digu, tartean “Kinder arrautza” eta “arrautza piramidala”.
Agurtzeko arrautz bana jaso dugu etxera eramateko.
Eskolara bueltan Kultur etxeko parkean geratu gara bizidun eta bizigabeak aztertzen eta baita olgetan ere.
Comments are closed