BEKAK
1. Aurreko ikasturtean beka ONARTU zieten ikasleek:
Irailak 8an beka inprimakia etxera eramango dute gutunazal batean.
Datu guztiak ondo daudela ziurtatu, ondo badaude zinatu eta eskolara bueltatu. On line baieztatzeko aukera dago ere eta kasu horretan ez da eskolara bueltatu behar .
Daturen bat falta bada edo txarto badago inprimakian bertan zuzendu eta eskolara bueltatu.
Dokumenturen bat gehitu behar baduzue fotokopia gutunazalaren barruan bekarekin batera bueltatu.
Edozein zalantza izanez gero telefonoz deitu, e-mail bat agindu edo umearen abizenari dagokion egunean eta orduan etorri mesedez.
2. Aurreko ikasturtean beka EZEZTATU zieten ikasleak eta aurten eskatu nahi dutenak:
Eskolara deitu hitzordua adosteko edo arreta zuzeneko egunean etorri.
3. Beka LEHEN ALDIZ eskatzen duten ikasleentzat:
Dagokion egunean eta orduan etorri behar duzue, haurraren abizenaren arabera, honako dokumentazio honekin: Erroldatzea, familia liburua, gurasoek NAN- NIE- pasaportea, banaketa konbenioa baldin badago
4. Deialdian hezkuntza-laguntzako behar espezifikoakdituzten ikasleei zuzendutako ikasketa eta subsidioen atal bat ere dago.
Ordutegia
Egunak:
- Irailak 14: Abizena A eta B letra dutenak. Ordutegia: 9:25-11:00-15:00-16:15
- Irailak 15: Abizena C –D eta E dutenak. Ordutegia: 9:25-15:00
- Irailak 16: Abizena F-G-H-I-J –K dutenak. Ordutegia: 9:25-11:00-15:00-16:15
- Irailak 17: Abizena L- M- N-O dutenak. Ordutegia: 9:25-11:00-15:00-16:15
- Irailak 20: Abizena P-Q-R-S dutenak. Ordutegia: 9:25-11:00-15:00-16:15
- Irailak 21: Abizena T-U-V-W-X-Y-Z dutenak. Ordutegia: 9:25-11:00-15:00-16:15
Mesedez, errespetatu ezarritako orduak eta egunak guztion segurtasuna bermatzeko!
Telefono zenbakia
Tel. 94 673 60 22
E-maila
igorrekoeskola@igorrekoeskola.com
014455aa@hezkuntza.net
Link-a