EGOKITZE ALDIA 19-20
HH 2 urte
Haurrak pixkanak sartuko dira etapa berrianedo ikastetxean, eta horretarako egokitze-aldia bat egingo da. Egokitze-aldi horren helburua etxea eta eskolaren arteko zubiarena egitea da eta gure umeak apurka-apurka eskolara egokitzea. Tarte hori da ikasleak, eskolara hasten denean, egoera berrira egokitzeko behar duen denbora, umeen premiei erantzuten ahaleginduz.
(Hezkuntza Sailburuordearen Ebazpena, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan ikasturtea antolatzeko moduari buruzkoa).
EGOKITZE ALDIKO ORDUTEGIA, IRAILEAN
URTEAN ZEHAR
- Irailaren 30etik aurrera ohiko ordutegia goizez: 09:30/ 10:00- 12:50
eta arratsaldez: 15:00- 16:20 - Jantokia ere irailaren 30ean hasiko da.
- Urte biko gelako umeen sarrera malgua izango da, 09:30etik– 10:00etara.
- Urtarrilera arte mantala jantzita etorriko dira egunero.
- Eguerdiko 12:50ean irtengo dira, jantokira zein etxera.
- Arratsaldean 16:20an irtengo dira.

HH 3 urte
- Irailak 9, aurkezpen eguna: 9:40tik 11:30era.
- Irailak 10 eta 11: 9:40/10:00etatik (sarrera malgua) 12:30era. Jantokia eta garraioa erabiltzen dutenak 15:00etan etxeratuko dira. (tutorearekin zehaztu)
- Irailak 12 eta 13: 9:30etik 13:30era. Jantokia eta garraioa erabiltzen dutenak 15:00etan etxeratuko dira.
- Irailaren 16tik aurrera: goizez 9:30etik 13:00era eta arratsaldez 15:00tik 16:30era.