Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

* OTSAILAK 5: AGATE DEUNA

Otsailaren 4an, ostiralean, ospatuko dugu ohiturari jarraituz.
Egun horretan sarrera egunero bezala egingo dugu eta ikasleak geletara abiatuko dira.
Goizean zehar maila bakoitzak leku baten abestuko du.
Hauek izango dira abesteko lekuak:
-LH 1.maila: DIAko parkean 11:40an eta Olabarriko aparkaleku gainean 11:50ean
-LH 2.maila: DIAko parkean 11:40an eta Olabarriko aparkaleku gainean 11:50ean
-LH 3.maila: Zazpi Haizetara dendaren inguruan 10:10ean eta Kultur etxean 10:20an
-LH 4.maila: Zazpi Haizetara dendaren inguruan 10:10ean eta Kultur etxean 10:20an
-LH 5.maila: Udaletxean 10:30ean eta 10:45ean Aparkalekuan Eroskirantz begira
-LH 6.maila: Udaletxean 10:30ean eta 10:45ean Aparkalekuan Eroskirantz begira
Ikasleak honela jantzita etortzera gonbidatzen zaituztegu:
– H.H.n ahal bada urdinez (praka urdinak, goikoa zuria, jertse edo jaka urdina, kaikua…) eta koadrodun zapi urdina.
– L.H.n baserritar jantzita baina apaingarri barik (buruko zapirik, abarkarik, txapelik, gerrikorik EZ), edo bestela, urdinez (praka urdinak, goikoa zuria, jertse edo jaka urdina, kaikua…) eta koadrodun zapi urdina.
OHARRAK: Mesedez bizi dugun egoera dela eta, ikasleengana askorik ez hurbiltzeko eskatuko zaizue.
Bestalde, “Ohore-, norberaren eta familiaren intimitate- eta norberaren irudi-eskubidearen babes zibileko” lege organikoak adierazten duen bezala, ikasleen intimitate eta norberaren irudia zaindu eta bermatze aldera, argazki edo bideorik ezingo da egin.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik!

Xehetasunak

Data:
You can add any HTML here (admin -> Theme Options -> Promo Popup). We suggest you create a static block and put it here using shortcode

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies