ESKOLA 2.0
Eskola 2.0 programak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) sartzen ditu hezkuntzan.
Hezkuntza komunitateko partaideen arteko komunikazio teknologikoa zabaltzeko eta bideratzeko lanean jarraitzen dugu komunikazio bideak hobetu eta errazteko.
Programa honek 3. zikloko ikasle bakoitzari eskolan erabiltzeko ordenagailu minieramangarri bat esleitzen dio. Zikloaren hasieran familiak programari buruzko informazioa eta konpromiso orria jasotzen du.

ESKOLA 2.0 PROGRAMAKO ORDENAGAILU MINIERAMANGARRIA HEZKUNTZARAKO ERABILI, ZAINDU ETA MANTENTZEKO KONPROMISOA:
- Ordenagailu txiki eramangarria ikasleek ikasgelan hezkuntzarako erabiltzeko da. Ordenagailuarekin irakasleek programaturiko eskolako jarduerak egingo dituzte, eta ikastetxean bertan erabiliko dute.
- Ikasleek hitz emango dute ekipoa egoera onean mantenduko dutela, eta ez dutela aldatuko ez ordenagailuaren kanpoko itxura, ez eta sistema-eragilearen konfigurazioa eta instalatutako beste programarik ere. Hortaz, ordenagailu MINIeramangarria erabiltzeko honako arau hauek bete beharko dituzte:
- Kontu izan ekipoak kolperik har ez dezan edo eror ez dadin, eta ez jarri objektu astunik gainean.
- Ez eutsi ekipoari pantailatik, eta ez kolpatu edo arrastorik egin inolako objektuekin.
- Ez manipulatu ekipoko inolako elementurik, eta ez saiatu halakorik konpontzen (kargagailua eta bateria barne). Soilik jatorrizko kargagailua erabili.
- Ordenagailu txiki eramangarria aldian-aldian garbitu, oihal leun batekin, beti itzalita dagoenean.
- Ez instalatu ikastetxeak baimendu gabeko jolas, programa edo edukirik.
- Agindutako eskola-lanei loturiko informazioa baino ez gorde ekipoan.
- Ez sartu zure adinerako baimenduta ez dauden baliabideetan eta, bereziki, webguneetan
- Ikastetxeak edo irakasleek ekipoa hezkuntzarako erabiltzeko ezarriko dituzten berariazko arauak bete.