NORMALKUNTZA
ARDURADUNA: Ibon Iza
Ikusiko zenduenez Igorreko errepideak esaera zaharrakaz bete doguz. Hor doatzuez irudi batzuk. Halan eta be, oin bigarren pausua emotea toketan jaku, lehengo altxor hau era egokian eta testuinguru aproposean erabiltzea, orduan aurtengo lehenengo hiru hilekoan indarrak horretan agortuko doguz, laster eukingo dozue gure barri.
Hizkuntza Normalkuntza Planaren helburu nagusia: euskararen ezagutza eta erabilpenaren artean dagoen desoreka murriztea.
Iazko ikasturtean euskararen presentzia eta erabileraren diagnosia egin ondoren, hurrengo 4 urteetarako (2018-2022) helburuak finkatu genituen. Batez ere, euskararen erabilera areagotu gura genuke.
Beraz, guraso, irakasle, ikasle, langile eta komunitateko partaide guztien euskararenganako inplikazioa bilatu eta indartu behar dugu, gure ikasleek euren euskara komunikazio-gaitasuna aberasteko eta sendotzeko egoera egokiak izan ditzaten. Ahozko hizkuntza eta jende aurrean azaltzeko estrategiak garatzeko gure eskolan hainbat ekintza antolatzen dugu.