Berriak
ORDUTEGI ALDAKETA EZ DA ONARTU
Familia hori,
Lehenengo eta behin eskertu nahi dizuegu ordutegia aldatzeko egon den bozketaren partaidetza, eskolan 668 guraso gaude eta 612 gurasok eman duzue zuen botoa, hau da %92a.
Asanbladara etorri ziren gurasoei ere eskertu nahi diegu egin zuten ahalegina etortzeko eta bertan egindako ekarpenak.
Bozketan ez dugu lortu botoen bi heren aldekoak izatea; beraz, datorren ikasturtean ordutegi berdinarekin jarraituko dugu.
Alboan duzue zenbaketaren akta datu guztiekin.
Eskerrik asko denagatik.
Zuzendaritza
INAZIO ZUBIZARRETA HLHI ikastetxeko ordutegia aldatzeko bozkatzeko eman den epea bukaturik urtarrilaren 17an, bozketarako eta botoen zenbaketarako osatutako batzordeak zera adierazten du :
- Eskolako gurasoen kopurua (aitak eta amak) 668 direla kontuan harturik, emandako botoen kopurua hauxe izan da: 612 boto
Gurasoen erdiak baino gehiagok bozketan parte hartu duenez, eratutako batzordeak botoen zenbaketa egiten du honako emaitzarekin:
- Zuzendaritzak aurkeztutako ordutegiaren alde: 366 boto
- Zuzendaritzak aurkeztutako ordutegiaren kontra: 246 boto
- Boto nuluak: 0
- Abstentzioak: 56
Emaitzak ikusita, zuzendaritzak aurkeztutako ordutegia aurrerantzerako ez da onartu, botoen bi heren aldekoak izatea behar zelako, hau da 408 boto.
Batzordeak ontzat ematen du egindako prozesua eta emaitza ere. Beraz, datorren ikasturtean ordutegi berdinarekin jarraituko dugu.
IGORREN, 2019ko urtarrilaren 17an
Bozketaren batzordea eta zenbaketan egon diren partaideak:
Miren Itxaso Berrojalbiz (Zuzendaria)
Eva Martinez (Ikasketa Burua)
Ekaitz Aierdi (Idazkaria)
Olatz Landajo (OOGan Guraso Elkarteko ordezkaria)
Ainhoa Zuluaga (Udalaren ordezkaria)
Leire Cabañas (Batzorde Iraunkorraren ordezkaria)
Agurtzane Vazquez (Garraioko ordezkaria)
Ruben Montero (Guraso Elkartearen lehendakaria)
Comments are closed