SARE-HEZKUNTZA
ARDURADUNA: Eva Martinez
SARE_HEZKUNTZA GELAN
Azken ikasturteetan Txanela argitaletxeko liburu digitalekin lanean aritu ondoren, gure asmoa Lehen Hezkuntzako 3. mailan eta 4.mailan Euskara, Gaztelania eta Ingelesa uztartzen dituen Unitate Didaktiko bat garatzea IKT-ak erabilita. Hiru hizkuntzak kontuan hartu ditugu, gure ikastetxeak Eleaniztasunerantz proiektua aurrera eramaten duelako eta hiru hizkuntzen trataera bateraturantz lan egiten ari garelako.
Unitate Didaktiko hauek garatzeko:
-LH3. eta 4. mailakoek informatika gela erabiliko dute lan hau aurrera eramateko. Txanela argitaletxearen ikasmaterialak euskarri digitalean Blinklearning Internet-plataforman daude kokatuta: www.blinklearning.com. Plataforma hau erabiliko dugu, gaia zentratzeko eta baliabide batzuk erabiltzeko. Honez gain behar duten informazio digitala bilatzeko informatika gelako ordenagailuak erabiliko dituzte.
Azken bi urte hauetan 3. eta 4. mailako tutoreak eta Sare Hezkuntza batzordeak, sortutako unitate didaktiko digitalak ondorengo loturetan aurkituko dituzue.