SARRERAK/IRTEERAK
BIZI DUGUN EGOERA DELA ETA, ESKOLAK JARRAIBIDE ZEHATZ BATZUK PRESTATU DITU ERAIKIN ETA MAILA BAKOITZERAKO.
MESEDEZ, JARRAITU GOMENDIO HORIEK.
HH-ko ERAIKINEAN
Sarrera:
- Irakasleek zabalduko dituzte ateak eta ikasleak bakarrik sartuko dira, nagusi baten beharra izan dezakeen beharrizan bereziren bategatik ez bada.
- HH 2 urteko ikasleek sarrera malgua dute (09:30-10:00) eta lagundu ahalko diezue gelako ateraino.
- Garraioko ikasleak dagozkien zaintzaileekin egongo dira.
- Ikaslea berandu baletor, jolastordua (11:15-12:00) edo jantoki orduaren hasieran (13:00) aprobetxatu eskolara ekartzeko, bestela ateak itxita topatuko dituzue.
Irteera:
- Irakaslearekin irtengo dira kanpora eta ama /aita /senide /tutore legalarekin baino ez du ikaslea joaten utziko.
- Jantokian geratzen diren ikasleak ezin dira irten edo sartu eskolatik 13:00etatik 15:00etara, HH 2 urte eta HH3 urtekoak salbu: hauek 14:00etan irten ahal dira etxera joateko hala eskatuez gero eta ohiko ordutegi moduan.
- Garraioko ikasleak dagokien zaintzaileak eramango ditu autobusera. Gurasoek zuekin eraman nahi baduzue ikaslea, zaintzaileari abisatu autobus geralekuan.
- Arratsaldeetan 16:45ean ateak itxiko dira eta ezin izango da eraikinean sartu.
- Ikasle batek eskola orduetan irten behar badu (medikuarengana, adibidez) idatzizko ohar baten bidez jakinaraziko dio tutoreari.
ERAIKIN NAGUSIAN
Sarrera:
- Txalaparta soinuak markatuko ditu sarrera-irteera orduak eta atean dauden irakasleek sartzeko baimena emango dute. 09:30ak arte gurasoen zaintzapean egongo dira ikasleak.
- Garraioko ikasleak dagozkien zaintzailearekin egongo dira.
- Ikasleak ikasturte hasieran zehaztutako ilaretan jarriko dira.
- Ikasleren bat berandu badator, berarekin datorren arduradunak zuzendaritzan abisua emango du eta bertan arduratuko dira gelara eramateko.
- Tutorearekin hitz egin behar izanez gero, sarrera baino 5 minutu lehenago etorri.
- Jantokia erabiltzen duten ikasleek 13:00etatik eta 14:50era ezin izango dute eskolatik sartu edo irten. Eta ikaslea eskolatik irten bada goizean (medikuarengana, adibidez) eta jantokian bazkaldu nahi badu 13:00etarako bueltatu beharko du.
- Eguerdietan, jantokia erabiltzen ez duten ikasleak 14:50era arte ezin izango dira sartu eskola eremuan. Behin sartuz gero, gurasoen ardurapean egongo dira 15:00 arte. Bestela, jantokiko araudia bete beharko dute.
Irteera:
- Lehen Hezkuntzako ikasleak euren kabuz irtengo dira eta gurasoek marra gorriaren ostean itxarongo dute.
- HH 5 urtekoak pare bat minutu lehenago irtengo dira irakaslearekin eta ama /aita /senide /tutore legalek hartuko dituzte.
- Jantokian geratzen diren ikasleak ezin dira irten edo sartu eskolatik 13:00etatik 15:00etara, HH 2 urte eta HH3 urtekoak salbu: hauek 14:00etan irten ahal dira etxera joateko hala eskatuez gero eta ohiko modura.
- Garraiokoak zaintzailearekin joango dira autobusera. Gurasook zuekin eraman nahi baduzue ikaslea, zaintzaileari esan autobus geralekuan.
- Ikasle batek eskola orduetan irten behar badu (medikuarengana, adibidez) idatzizko ohar baten bidez (HH 5urte) edo agendan (LH) jakinaraziko dio tutoreari. Bere bila datorrenak zuzendaritzan abisatuko du.
- Arratsaldeetan 16:45ean ateak itxiko dira eta ezin izango da eraikinean sartu.