STEAM proiektuak, berrikuntza, sormena, diseinua eta problemen ebazpena ardatz hartuta mundu mailako erronka nagusiei (osasuna, zahartzea, segurtasuna, kutsadura eta klima-aldaketa) aurre egitea du helburu, betiere berrikuntza sustatuz.
Honetaz aparte, prestakuntza zientifiko-teknikoa sustatzea hezkuntza-etapa guztietan, horretarako eragile sozioekonomikoak ere inplikatuz (eskola komunitatea, herriko elkarteak, bailarako lantegiak…). Bokazio eta helburu profesionalak inspiratzea STEAM esparruan, arreta berezia jarriz neska ikasleengan, etorkizuneko erronken aurrean prestakuntza egokia jaso dezaten. Halaber, Euskal herritarren artean dibulgazio eta kultura zientifiko-teknologikoa sustatzea ere baditu helburutzat.
STEAM ekimen edo proiektuek irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuan diziplina arteko ikuspegia garatu nahi dute, ikasleentzat esanguratsuak diren testuinguru eta eguneroko bizitzako egoerak txertatuz, irakasgai horien curriculuma garatu ahal izateko, eta beharrezkoak diren tresna digitalak eta teknologikoak erabiliz, pentsamendu kritikoan oinarrituta.
Igorreko eskolako proiektuan, batez ere azkenengo urteetan jasangarritasunaren alde emandako pausuak finkatzen jarraituko dugu: konposta, ortua, ikerketa zientifikoa, jentilosto, mikroskopio digitala, grafiti begetala, kotxe elektrikoa, haziak-hazi, …