2024-2025, agate deuna, Berriak, eskolako ekintzak, HH, LH
Agate Deuna
Zorion etxe hontako denoi!
Datorren martitzenean, Otsailaren 4a, Agate Deuna ospatuko dugu eskolan eta honekin lotutako ekitaldiak izango ditugu egunean zehar.
Eskola ordua hasi baino lehen, goizeko 9:00etan, Arratiako korua guri abestera etorriko da. Familiok zuen seme-alabekin entzutera etorri zaitezkete.
Honetaz gain, Lehen Hezkuntzako ikasleak herritik abestera joango dira goizean zehar. Azkenik, arratsaldeko 16:15ean LH1 eta LH2ko ikasleek Haur Hezkuntzako aterpean familientzat abestu egingo dute. Hortaz, entzutera gonbidatuta zaudete.
Egunari buruzko informazio guztia posta elektronikoko mezu baten bitartez helaraziko da.
Comments are closed



