Berriak
BIZI ETA ERAGIN – AZOKA SOLIDARIOA
Datorren zapaturako, BIZI ETA ERAGIN elkartasun eguna antolatu dugu gure eskolan, eta batzen dugun dirua GURE SEÑEAK gaixotasun arraroak dituzten umeei laguntzeko sortu zen elkartearentzat izango da.
Egun horretarako prestatu dugun eskaintza zabalean, musikariak, dantzariak, pilotariak eta herri kirolariak izango ditugu.
Horrez gain, 6. mailako ikasle eta irakasleon artean jateko, ikusteko eta erosteko AZOKA SOLIDARIOA prestatu dugu.
Ekitaldia goizeko 11etan hasiko da, aurretik eskolako hesia margotuko eta gero.
ANIMATU ETA ERDUZIE!!
Comments are closed