2022-2023, Eskola egunez egun, irteerak, LH 4.maila
LH 4: OROZKORA IRTEERA
LH 4.mailan, landu dugun lehenengo ikasgaiari bukaera emateko irteera polit bat egin dugu Orozkora. 4.mailakook, 1.ikasgaian jakiak kontserbatzeko teknikak ikasi ditugu, horien artean antzinako elurzuloak izotza egiteko, Orozkokoak famatuak izan ziren. Hori dela eta Museora joan gara azalpenak entzuteko.
Horrez gain, jakiak ondo kontserbatzen ez baditugu zer gertatzen den ikasi dugu ere , esperimentuen bidez. Esperientzia egiteko ogi mota desberdinak erabili ditugu horregaitik museoa bisitatu eta gero Orozkon dagoen okindegi ospetsu batean ogia egiten egon gara ere.
Primeran pasatu dugu!
Comments are closed
















