2022-2023, Eskola egunez egun-es, LH 4.curso
LH 4: Santurtzi eta Portugalete
Ikasgai honetan munduari bira ematen ari gara, paisaiak, kulturak… ezagutzeko. Esploratzaileak bihurtu gara. Historian zehar aurkikuntza asko itsasotik bidaiatzen gertatu dira. Hori dela eta urtarrilaren 27an, Santurtziko Itsas Museoa bisitatzera joan gara eta ondoan dagoen Bizkaia Zubia, gazteleraz Puente Colgante deiturikoa, Portugaleten, UNESCOk Gizadiaren Ondarea izendatua.
Gauza berri eta interesgarri asko ikasi ditugu eta primeran pasatu dugu Bizkaia Zubian Bilboko itsasadarraren gainetik transbordadorean pasatzen.
Esperientzia zoragarria!
Comments are closed













