BEKAK
1- Aurreko ikasturtean beka ONARTU zieten ikasleek:
ESKAERA ONLINE EGIN DEZAKEZUE, datuak ondo daudela ziurtatu eta baieztatu.
Besteek irailaren 8an beka inprimakia etxera eramango dute gutunazal batean.
>Datu guztiak ondo daudela ziurtatu. Ondo badaude, SINATU eta eskolara bueltatu (Online egiten baduzue ez da eskolara bueltatu behar).
Daturen bat falta bada edo txarto badago, inprimakian bertan zuzendu eta eskolara bueltatu.
Dokumenturen bat gehitu behar baduzue fotokopia gutunazalaren barruan bekarekin batera bueltatu.
Edozein zalantza izanez gero, umearen abizenari dagokion egunean eta orduan etorri mesedez.
2- Aurreko ikasturtean beka EZEZTATU zieten ikasleek edo beka LEHEN ALDIZ eskatu nahi dutenek:
Dagokion egunean eta orduan etorri behar duzue, haurraren abizenaren arabera, honako dokumentazio honekin: Erroldatzea, familia liburua, gurasoek NAN- NIE- pasaportea, banaketa konbenioa (baldin badago).
3- Deialdian hezkuntza-laguntzaren berariazko premia duten ikasleei zuzendutako diru-laguntzen atal bat dago.
Beken inguruko araudia, informazioa eta on line egiteko aukera ondorengo loturan dago:
https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2023/nouni/web01-tramite/eu/
Ordutegia
Eguna eta ordua e-mailez zehaztuko zaizue.
Telefono zenbakia
Tel. 94 673 60 22
E-maila
igorrekoeskola@igorrekoeskola.com
014455aa@hezkuntza.net
Esteka
