SARRERAK/IRTEERAK
Sarrera eta Irteeren Informazioa eta Araudia
1. Ordutegiak eta Kokapenak
Mesedez, puntualtasuna zaindu eta ordutegi hauek errespetatu. Irakasleek zabalduko dituzte ateak ordua denean.
- Eraikin Nagusia:
- HH5: 09:10ean (goizez) eta 14:55ean (arratsaldez). Sarrera alde barriko arrapalatik.
- LH1 eta LH3: 09:15ean (goizez) eta 15:00etan (arratsaldez). Sarrera alde barriko arrapalatik (lehenengo LH1 sartuko da eta gero LH3).
- LH2, LH4, LH5 eta LH6: 09:15ean (goizez) eta 15:00etan (arratsaldez). Ikasleak aurreko aterpean jarriko dira ilaran, ordenean sartzeko.
- Haur Hezkuntzako Eraikina (HH2, HH3 eta HH4):
- Sarrera orokorra: 09:15ean (goizez) eta 15:00etan (arratsaldez).
- Oharra: HH2ko ikasleek egokitzapen-aldia egingo dute hasieran; beraz, euren ordutegia ez da berdina izango.
2. Arau Orokorrak
- Autobus geltokia: Mesedez, autobus geltokia errespetatu uneoro.
3. Eskola-orduetako Irteerak
- Ordu barruan irtetea: Eskola ordutegi barruan irten behar badira, aurretiaz abisatu beharko da mezu elektroniko bidez.
- Bila etortzea: Bila datorrena Zuzendaritzatik pasatu behar da. EZIN DA ZUZENEAN GELETARA JOAN.
- Anai-arreba nagusiekin joatea: Eskola irteeretan ikasleren bat anai-arreba nagusiago batekin joan behar bada, aldez aurretik Zuzendaritzan baimena sinatu beharko da.
4. Hutsegiteak eta Faltak
- Faltak justifikatzea: Hutsegite guztiak justifikatuta egon behar dira, tutoreari mezu elektroniko bat bidalita. Justifikatu ezean, Hezkuntzatik mezu bat jasoko duzue.
- Falta luzeak: Ikaslea denboraldi baterako faltatuko bada (5 egun baino gehiago), Zuzendaritzan agiri bat sinatu behar da.