Jantokia
ARDURADUNA: Bihotz Gorospe
Arauak
Ordutegia
Ordainketa
Menuak
- Jantokiko helburuetako bat zerbitzua eskaintzea bada ere, hezkuntza da beste helburu nagusi bat, ohiturak, portaerak eta jarrerak landuz: denetik eta denbora jakin batean jatea, tresnak ondo erabiltzea, ingurua zaintzea… Denon ardura da, baita gurasoena ere, jantokiko zaintzaileenganako errespetua zaintzea. Guzti honen berri emateko ikasleek hiruhilabetero jantokiko ebaluazio txostena eramango dute.
- Jantokian umearen portaera desegokia balitz, jantokiko arduradunak gurasoei jakinaraziko die. Portaera desegokia errepikatzen bada, AJA-n adostutako neurri zuzentzaileak ezarriko zaizkio.
- Jantokiko zerbitzua ez da derrigorrezkoa baina erabiltzen duten guztiek arauak betetzera behartuta daude.
- Jantokiko ikasleak 13:00-15:00 tartean MEDIKUARENERA JOATEKO BAKARRIK atera ahal izango dira jantokitik (funtsezko eskubidea delako) eta aurretiaz abisatuta egon behar da tutorea eta jantokiko arduraduna. Mailaka jateko txandak errespetatuko dira, ez da aldaketarik egingo. Behin irtenda ikasle horiek ezin izango dira 15:00ak arte bueltatu.
- HH2-3ko ikasleak sistematikoki bazkalostean etxera joan ahal izango dira siesta botatzera 14:10 inguruan. Hiruhilabete hasieran jakinaraziko dira egunak eta hiruhilabete osoan zehar egun berdinak izan beharko dira.
- Eguneko menuaren prezioak Hezkuntza Sailak ezarritakoak dira:
- Garraiatuak: 3,30 €.
- Ohiko ez garraiatuak eta 2 urtekoak: 4,60 €
- Noizbehinka datozenak: 5,20 €.
- Ohiko bazkaltiarra izateko, astean behin sistematikoki egun berdinean erabili beharko du jantokia. Egun solteetan geratzen direnak noizbehinkako bazkaltiarrak dira.
- Jantokiko erreziboak hurrengo hileko lehen astean pasatuko dira. Hilero kuota berdina pasatuko da: urte osoko jantoki erreserba egunak 9 kuota berdinetan banatuta.
- Bost egun jarraian falta izanez gero %50 deskontatuko da eta deskontu hori ikasturteko azken kuotan gauzatuko da.
- Aurreko urtean bekadunak izan badira aukera duzue jantokia ez ordaintzeko, eta bekaren diruari itxaron. Lehen aldiz eskatzen baduzue beka, jantokia ordaindu behar duzue eta beka lortuz gero, itzuliko zaizue ordaindutako dirua.