
NORMALKUNTZA
ARDURADUNA: Ainhoa Zuluaga
Hizkuntza Normalkuntza Planaren helburu nagusia: euskararen ezagutza eta erabilpenaren artean dagoen desoreka murriztea.
Iazko ikasturtean euskararen presentzia eta erabileraren diagnosia egin ondoren, hurrengo 4 urteetarako (2018-2022) helburuak finkatu genituen. Batez ere, euskararen erabilera eragitea gura genuke.
Beraz, guraso, irakasle, ikasle, langile eta komunitateko talde guztien euskararenganako inplikazioa bilatu eta indartu behar dugu, gure ikasleek euren euskara komunikazio-gaitasuna aberasteko eta sendotzeko egoera egokiak izan ditzaten. Ahozko hizkuntza eta jende aurrean azaltzeko estrategiak garatzeko gure eskolan hainbat ekintza antolatzen dugu.
Eskolan Antolatutako Ekintzak
- “Gintzak”: NOLEGA programa barruan ahozko adierazmena lantzeko kantak, bertsoak, antzerkiak.
- Antzerki hizkuntza: 4. mailako ikasleentzat.
- Loraldia: 5. mailako ikasleentzat.
- Bertsolaritza: 6. mailako ikasleentzat.
- Euskara Agoan: jantokiko ikasleentzat eguerdian.