EGOKITZE ALDIA
HH 2 urte
Haurrak pixkanaka sartuko dira etapa berrian. Egokitze-aldiaren helburua etxearen eta eskolaren arteko zubi-lana egitea da, haurrak apurka-apurka egoera berrira ondo txertatu daitezen, uneoro beren premiei erantzuten ahaleginduz.
Ohar garrantzitsuak:
-
Ekainean: Iraileko egokitze-aldiko egutegia, ordutegia eta bakoitzari dagokion txanda zehaztuko dizkizuegu.
-
Iraileko lehen eskola-eguna: Egun horretan haurrek ez dute klaserik izango. Horren ordez, ikasturteari hasiera emateko guraso-bilera orokorra egingo dugu 12:00etan.