
EA2030 / Eskola-bideak
ARDURADUNA: Aratz Sagarna
EA2030 / Eskola-Bideak
“Eskola-Bideak” proiektuaren alde apostu bat egin dugunez, eskolako patioan bizikleta eta patineteren aparkalekua jarri dugu. Animatu erabiltzen!
Gure herria jasangarria izan dadin, pausuak ematera gonbidatzen zaituztegu.
“Gure herria jasangarria izan dadin, pausuak ematera gonbidatzen zaituztegu.”
Honez gain, aurreko ikasturteetan landutakoarekin jarraituko dugu:
- Urtebetetze eta hamaiketakoak: Lehen Hezkunzako jolastorduetarako jaki batzuk bakarrik daude baimenduta: fruta, fruitu lehorrak, bokatak, galeta mariak, arto tortitak, zerealak… Urtebetetzeetan ere patatak eta hezur bako olibak bakarrik ekarri ahalko dira eta jolastordu aurrean banatuko dira. Ez dute “paketerik” banatuko.
- Hondakinen kudeaketa: Hondakinak gutxitzearekin batera (adibidez, folioak), sailkapena lantzen jarraituko dugu eta birziklagarriak direnak bere ontzietara eramaten. Patioko paperontzien erabilera egokia bultzatuko dugu guraso guztion laguntzaz.
- Konpost-a egitea: Aurreko puntuarekin lotuta, materia organikoak jasaten duen tratamendua ezagutuko dugu eta jantokian sortzen diren hondakin organikoarekin luarra (konposta) egiten eta kudeatzen jarraituko dugu.
