GAIXOTASUN PROTOKOLOA
- Ikaslea ez agindu eskolara gaixo dagoen bitartean, beragatik lehenik eta baita bere ingurukoengatik ere.
- Alergiak: ikasleak alergiaren bat badu, tutorea eta jantokiko arduraduna jakitun ipini.
- Eskolan gaixotzen bada ezin diogu inolako botikarik eman. Pausu hauek jarraituko ditugu:
- Guraso edo baimenduei deitu bere bila etor daitezen.
- Gurasoak ezin ditugunean aurkitu eta larria bada, herriko anbulatoriora eroan eta medikuaren iritzia kontuan hartuko dugu.
- Egoera larrietan 112ra deitu eta bertan emandako jarraibideak jarraituko ditugu.
ISTRIPUAK
Ikasle baten istripu baten aurrean balorazioa eta zaintza egingo dugu protokolo hau jarraituta:
Zauriak:
- Ura, xaboia eta suero fisiologikoa erabiliko ditugu garbitzeko.
- Ur oxigenatua erabiliko dugu odol-jarioa gelditzeko.
Kolpeak:
- Izotza
- Larriagoa bada, gurasoei deitu bere bila etor daitezen. Ezin baditugu aurkitu edo ezin badugu itxaron eurek etorri arte honela jokatuko dugu:
- Kasu arruntetan, anbulatoriora eroan.
- Kasu larrietan, erakunde ofizialekin (112) harremanetan jarriko gara euren aholkuak jarraitzeko.
Honez gain, orokorrean gurasoek betebeharreko prozedura:
- Familiak matrikula egiterakoan bere seme-alaben gaixotasunak, alergiak edo edozein osasun arazo ikastetxeko zuzendaritzan adierazi behar ditu. OSO GARRANTZITSUA!!
- Ikasturtean zehar gertatzekotan tutoreari eta zuzendaritzan horren berri eman. Ikastetxeko irakasleriak kasu guztietan jakitun egon behar du ikasleen gaixotasunaz.
Jantokian geratzen bada jantokiko arduraduna ere jakitun ipini behar da.
BOTIKAK
- Hezkuntza sistemak eta bertan lanean dihardutenek ez dute zereginen artean ikasleen osasun-laguntza ematea, bizia arriskuan dagoenean ez bada. Beraz, ez da irakasleen betebeharra botikarik ematea.
Hala ere, botikaren bat eskola orduetan hartzea beharrezkoa bada tutorearekin eta zuzendaritzakoekin hitz egin.
ZORRIAK
- Gurasoei informazioa bidaliko zaie zorriak agertzen direnean eskolan. Horren ostean oraindik zorrien arazoak jarraitzen badu, Klaustroak eta OOGak erabaki dute zorriak dituzten ikasleen gurasoei zuzenean deituko dietela jakitun ipintzeko, eta arazoak jarraituz gero, etxera eramatea eskatuko diete.
- Bestalde, zuen seme-alaben buruetan zorriak topatuz gero, eskolan abisatu, mesedez, beste familiak ere jakitun jartzeko eta euren zabalkuntza ekiditeko.
- Parasitoen kontrako produktuak zorriak edo bazpiek daudenerako bakarrik dira; ez dute balio kutsapena ekiditeko.
- Gogoratu komenigarria dela umeen burua astean behin begiratzea.