GURASO ELKARTEA
INAZIO ZUBIZARRETA GURASO ELKARTEA
Guraso Elkartea Igorreko eskolako umeen gurasoek osatzen dugun irabazi asmorik gabeko elkartea da.
Elkartearen helburua Igorreko eskolako ikasleak diren gure seme-alabentzako kalitatezko hezkuntza eta garapen prozesu integrala lortzea da.
Eskolako zuzendaritzarekin batera, hezkuntza proiektu erakargarri eta hezigarria egiten saiatzen gara, ume guztiek beren espazioa eta heziketa prozesua izan dezaten.
Zuzendaritza batzordea:
– Lehendakaria: Igor Menika
– Idazkaria: Maider Iturrondobeitia
– Diruzaina: Iratxe Gondra / Ainara Castillo
– Eskola kontseiluan: Gotzone Arrizabalaga
– Batzordekideak: Aintzane Garcia, Maite Aldekoa, Ainhoa Zuluaga, Kepa Izagirre, Eider Aldape, Ekain Pujana, Andere Arrizabalaga, Oihane Regil, Leire Gurtubai, Gurutze Ercilla.
Zer egiten dugu?
– Eskolaz kanpoko ekintzak antolatu eta ko-finantziatzen ditugu: futbito, atletismo, eskalada, sukaldaritza, dantza garaikidea, txikirritmo, eskulanak, taekwondo, patinek familian…
– Goizeko zaintza zerbitzua.
– Eskolak dituen beharrizanetan lagundu: antzerkigintza LH4 mailan eta bertsolaritza LH6 mailan.
– Ziklo amaierako irteeren %20ko finantziazioa (LH2, LH4 eta LH6) – zikloko urte bietan bazkide izatea derrigorrezkoa izango da.
– Guraso eskolak antolatu.
– Inauterietako jaia.
– Urtean zehar, umeentzako ikuskizun desberdinak.
– Mendi irteerak eta urte bukaerako asteburu pasa.
– Arratiako Guraso Elkarteekin elkarlana
Guzti honetaz aparte, batzordekideek eskolako hainbat lan-taldetan parte hartzean dugu: Bizikidetza, Eskola Bideak, Agenda 2030, OOG-Eskola kontseilua.
Herri mailan ere, umeek gizarte garapen osoa izan dezaten, Udalarekin eta beste elkarte batzuekin lanean dihardugu: Zuhaitz eguna, herriko jaiak, Bizi Igorren, Euskara batzordea, Aisialdi batzordea, Arimen gaua, Olentzero eta Mari Domingiri eskutitza.
Proiektuak garatu ahal izateko, gurasoen kuotaz gain, finantziazioa lortzen ahalegintzen gara.
Zure seme-alaben hezkuntzak arduratzen bazaituzte, eta hezkuntza komunitatean zer egin, edota zer hobetu dagoela ikusten baduzu, EGIN ZAITEZ BAZKIDE!!!
Nola egin bazkide:
Urtero, 20€ ordaintzen ditugu, beti ere kuota urria bitartean ordainduz gero, bestela azarotik aurrera 30€ ordaindu beharko da.
https://igorrekogurasoelkartea.miampa.com/
edo app-a play storetik deskargatu, inazio zubizarreta ipinita.
