Digitalizazioa
ARDURADUNA: Eneko Olabarri
DIGITALIZAZIO PROIEKTUAREN HELBURUAK
1.- Gure eskolako irakasleek, LH bukatzean ikasleek plan digitalean jarritako helburuak lortzen dutela bermatzea.
2.- Plan Digitala idaztea, komunikatzea eta betetzea.
3.- Urtero Plan Digitala ebaluatzea.
4.- Eskola moduan zikloka informazio iturri zerrenda-digital bat sortzea eta ikasleek iturri horiek erabiltzera bultzatzea.
5.- Irakasleek ikasleei nola ebaluatzen den errubriken bidez irakastea, ikasleek koebaluazioa eta heteroebaluazioa egin ahal izateko.
6.- Gure ikastetxeko irakasleek gure ikasleei NETIKETA eta ATZERALIKADURAREN garratzia irakastea eta eurek modu horizontalean praktikan jartzea.
7.- Irakasle berriei harrera plan digitala aurkeztea harrera planan isladatuz.
8.-Urtero gure formakuntza planean digitalizazioari hiru saio eskeintzea.
9.- Ikasleen ekoizpen digitalak aztertzea, ebaluatzea eta feedback ematea.
10.- Ikasleek egindako lan digitalen balorazioa ikasleei digitalki helaraztea.
11.- EKI metodologian gai bakoitzaren bukaeran ikasleak bere hausnarketa galdetegia betetzea.
12.- Google chat baliabidea erabilita ikaskideen lan digitalei buruzko iruzkinak egitea.
13.- Ikasleen premietara egokitzeko baliabide digitalak sortzea.
14.-Baliabide digitalak sortzea, gure bilduma digitala hornitzeko.
15.-Urtero klaustroak plan digitalak markatzen duen esperientziaz elkarrizketa sortzea.
16.-Plan digitalaren ebaluazioa aurkeztu ondoren, horri buruzko eztabaida sortzeko guneak bultzatzea eta klaustroaren aportazio jasotzea.
17.- Gure ikastetxean irakaskuntza zein ikaskuntzarako materialak dituen online gordailua edo liburutegia sortzea eta baimenak ezartzea.
18.- Ikastetxeko dokumentazioa edozein gailutik eskuragarri egoteko azpiegitura sortzea.