ELKARBIZITZA ETA HEZKIDETZA
ARDURADUNA: Ixone Garai
Berdintasunean oinarritutako elkarbizitza bultzatu behar dugu estereotipoak eta rolak alde batera utzita. Gure eskola komunitatean aniztasuna nagusia da eta argi dugu edozein desberdintasunagatik ezin dela inor diskriminatu. Gatazka eta tratu txarren prebentziorako beharrezkoa da berdintasunean oinarritzea.
Bizikidetza positiboa eta ustezko jazarpen egoeren aurrean BAT taldeak protokoloa martxan jarriko du, zero tolerantzia duen eskola seguru bat eraikitzeko.
Elkarbizitza batzordekoek power point bat prestatu dugu, eskola eremua denon artean ondo zaintzeko helburuarekin. Eskolan tutoretza orduetan landuko da, eta 3.zikloko elkarbizitzakoak Institutuko DBH1ko geletara joan dira material hau aurkeztera. Institutuko ikasleei gurekin eskola eremua zaintzearena ondo iruditu zaie, eta gure eskolara jolastera etortzeko gonbidapena eskertu dute.
Eskerrik asko, Galder Olibares irakasleari bisita honetan guri laguntzearren!

